Lorategia ez denean

Naturaren eta hiriaren arteko harremana XIX. mendetik hiri-eztabaidetan behin eta berriz agertzen den gaietako bat da; hiri-lorategiak zaintzeko eta hobetzeko 1848ko lehen lege britainiarretatik hasi eta Europar Batasunak 2013tik aurrera bultzatutako hiri-azpiegitura berdearen gaur egungo kontzepturaino. [1]

Garrantzitsua da nabarmentzea hiriko berdeguneen plangintzan gertatu den aldaketa, parkeak eta lorategiak diseinatu eta mantentzeaz harago doa; ekologia, ingurumen, paisaia eta osasun balioak ematen dituen azpiegitura bat planifikatzen ari garenez,  horren barruan sartu behar dira nekazaritza eta baso espazioak, ibai-ertzak eta bestelako trantsizio espazioak, orain arte hiri elementutzat hartzen ez genituenak.[2]

Hirietako natura hainbat modutan garatu izan da, herritarren eta administrazio ezberdinen borondateari erantzunez. Baina, edonola ere, gaur egungo hiri-politiketatik abiatuta, naturarekiko gure lanketa herritarren gozamenerako da batez ere eta ez  adibidez ingurumena babesteko kontzeptuengatik, klima-aldaketa eta are gutxiago biodibertsitatearen ikuspegitik. Biodibertsitate hori ez da soilik espezie botanikoen eta animalien bilduma bat, “sistema oso bat da”  bere prozesuekin. Bertan, funtzionamenduaren nozioa funtsezkoa da, bertan terminoen bilakaerari buruz edo hiri-egitura berri baten definizioari buruz egin ditzakegun hausnarketak azaltzen dira. Berria izan beharko du, ezin garelako gelditu  ohiko “naturari” buruzko diskurtsoan.

Terminoa iheskorra da, baina administrazioarentzat, gehienetan eslogan bat besterik bihurtzen ari dena; ekologo batentzat adibidez oso zehatza da: geneen, espezieen edo ekosistemen aniztasuni buruz ari da, eta haien arteko erlazioaz. Hiri-biodibertsitatea, beraz, biologiaren oinarria da, gaurko hirietan  kontua ez da natura babestea bakarrik, natura sortzea baizik!. [3]


[1] Direccion y Coord. Eloi Juvillà Ballester, Renaturalización de la ciudad, Colección Estudios_Urbanismo y vivienda 2 (Gabinete de Prensa y Comunicación de la Diputación de Barcelona, s. f.).

[2] Direccion y Coord. Eloi Juvillà Ballester.

[3] Philippe Clergeau, «Ecología urbana: ¿nueva biodiversidad, nuevo urbanismo?», Renaturalizacion de la ciudad, 2019.